Urizarreko SAPU 2an hainbat etxebizitza hutsik geratu direla eta, Udalbatzak 2010eko martxoaren 25eko ohiko bilkuran onartu zuenez, aldatu egin dira Lemoizko Urizarreko 2 SAPUko prezio tasatuko etxebizitzak esleitzeko baldintza-orrietako 3. artikulua eta 2. xedapen gehigarria, bai eta beste artikulu bat (13. artikulua) gehitu ere. Ondoren, beraz, aipatutako orrien testu osoa ematen da argitara, onartutako aldaketak bertan txertatuta (azpimarratutako testua). Testu hori argitaratuta, HILABETEko beste epe bat irekitzen da eskariak aurkezteko.
Aurretik adierazi dugun moduan, aurten ez da zozketa egin beharrik izan udaleku irekietako plazak esleitzeko. Beraz, eskaera guztiak onartuak izan dira.
Jarraian aurkeztu beharreko dokumentazioari, ordainketa-modu eta epeari buruzko informazioa aurkituko duzue:
Ez dugunez dauden plazak baino eskaera gehiago jaso, EZ DA ZOZKETARIK EGONGO.
Matrikula-ordainketari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eskuragarri egongo da maiatzaren 13an (osteguna) udalaren webgunean eta Armintzako Kultur Etxean.
Edozein zalantza argitzeko:
MANKOMUNITATEKO EUSKARA ZERBITZUA
94-657.92.79
HITZALDIA.
EGUNA: MAIATZAK 4 –ASTEARTEA
ORDUA: 17.30ETAN
LEKUA: LEMOIZKO KULTUR ETXEAN
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU¡
Uribe Kostako Euskara Zerbitzuak EUSKERAZ OLGETAN 2010 antolatu du berriz ere. Haurrek eta gurasoek jolasak eta tailerrak euskaraz lantzeko aukera izango dute:
ARMINTZA TXAPEL REGGAE 2010EKO KAMISETA DISEINATZEKO LEHIAKETA
ANIMA ZAITEZ ¡
iZENA EMATEKO: APIRILAREN 1ETIK MAIATZAREN 15ERA
+INFO+:armintzajb@gmail.com
Nahi duenak liburu bana utz dezake Lemoizko edozein leku publikotan,
besteren batek irakur dezan. Bilaka dezagun mundua liburutegi erraldoi¡
ANIMA ZAITEZ ETA LAGUNDU KULTURA ZABALTZEN¡
*Bookcrossing-aren helburua mundu osoa liburutegi handi bat bilakatzea da.
Hortaz, bokcrossing-a norberak nahi dituen liburuak liberatzea datza.
Liberazio hori edozein leku publikotan egin daiteke beste pertsona batek
topatuko duen lekua bada.
Apirilaren 23an, ostirala, 19:30etan
Lemoizko Kultur Etxean
Basordaportu Kultur Elkarteak antolatuta, eta hiru preso ohiren eskutik,
Euskal preso politikoen kolektiboaren historia eta gaurko errealitatea ezagutuko
dugu.