Syndicate content
Send to friend

6-12 URTE BITARTEKO UMEENTZAKO EUSKAL MITOLOGIA TAILERRA

Irudia

Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez, mitologia tailerra eskainiko die Lemoizko 6 eta 12 urte bitareko umeei.
Tailer honek bi zati izango ditu. Hasieran euskal mitologiari buruzko zenbait kondaira kontatuko da haurrek tailerraren testuingurua ulertu eta ezagutu dezaten. Ondoren euskal izaki mitologikoen maskarak egiten ikasiko dute.

Noiz: Otsailaren 16an.
Arratsaldeko 17:30etik 19:30ak arte.
Non: Armintzako Kultur Etxean.

Izena eman nahi duena Armintzako Kultur Etxera joan dadila otsailaren 12 baino lehen.

EUSKAL KANTEN emanaldia ARMINTZAN

JesusMari eta Antton
Kitarra eta ahotsak
EUSKAL KANTAK, HISTORIA, BITXIKERIAK…

EGUNA:URTARRILAREN 30ean (zapatua)
ORDUA:iluntzeko 8etan
NON:BASORDAPORTU Kultur Elkartean
Portubide, 9 (Armintza)

PILAK BILTZEKO EDUKIONTZI BERRI BI JARRI DIRA LEMOIZEN

pilontzi andrakas (2).jpg

Pilak biltzeko edukiontzi berri bi jarri dira Lemoizen. Pilontzi izeneko edukiontzi hauek,  rmintzako autobus geltokiaren ondoan eta Andrakasen ermitaren aurrean daude kokatuta.

ARGAZKIGINTZA DIGITALARI BURUZKO IKASTAROA EUSKARAZ: IRUDIEN TRATAMENDUA (GIMP)

Irudia

DESKRIBAPENA: Argazkigintza digitalaren manipulazio-teknikei buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira ikastaroa.

EDUKIA: Ikastaro praktikoa izango da. Gimp programaren bitartez ariketa praktikoak egingo dira.

IRAUPENA: 8 ordu.

LEKUA: Lemoizko KZgunea.

DATA: otsailak 6, 13, 20 eta 27.

ORDUTEGIA: 11.00etatik 13.00ak arte.

HIZKUNTZA: euskara.

ADINA: 12-35 urte.

MATRIKULAZIOA: otsailaren 29ra arte Armintzako Kultur Etxean.

2010.URTERAKO KURTSOEN ESKAINTZA ZABALDU DUGU

P6060201.JPG

Uribe kostako mankomunitateak bizilagun guztiei zuzenduta dauden kurtsoen eskaintza zabaldu du 2010.urtera begira.

URIBE KOSTAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANA

PMSUK.jpg

Uribe Kostako Mugikortasun Iraunkorreko Planaren zirriboa eskuragarri duzue ondorengo link-ean. http://www.uribekosta.org/data/agenda21/PMSUK.pdf  Lagun iezaguzu eta egin egizkiguzuz zure iradokizunak.

KATRAMILA TAILERRA. Jolasak eta kantak

Irudia

Material berri bat gehitu nahi izan dio euskal kulturari Urtxintxa Eskolak, besteekiko berritzailea suerta daitekeena. 0-6 urte bitarteko haurrentzat egunero erabiltzeko jolas eta kantak sortzeari ekin diote eta Katramila. Goizetik gauerako abesti-jolasak izeneko liburua sortu dute. Bilduma honetako ia jolas eta abesti guztiak Urtxintxak sortuak dira, eta gainontzekoak, zenbait ikastetxetan erabiltzen dira. Liburua aurkezteko helburuarekin Katramila tailerra antolatuko dugu Lemoizen:

Nori zuzenduta: Lemoizko 0-6 urte bitarteko haurren guraso zein hezitzaileak.

Parte-hartzaile kopurua: Gutxienez ere 7 eta gehienez ere 20.

Tailerraren iraupena: 2 ordu.

Hizkuntza: Euskara.

Noiz: abenduaren 3an, 18:00etatik 20:00etara.

Non: Armintzako Kultur Etxean.

Izena emateko epea: abenduaren 23ra arte, Armintzako Kultur Etxean.

Katramila liburuak oparituko dira bertan.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

IRAGARKIA. URIZARKO ETXEBIZITZA TASATUAK.

Abenduaren 4an, ostirala, 12:00etan, ate-irekiak jardunaldia egongo da etxebizitza guztiak ikusteko, etxebizitzetako adjudikatariei zuzenduta dago bakarrik.

"EUSKAL IPUINAK" HAURRENTZAKO IPUIN-KONTAKETA

ipuin_kontalaria.jpg

"EUSKAL IPUINAK"

HAURRENTZAKO IPUIN-KONTAKETA EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO

Abenduaren 3an

18:30

Armintzako Kultur Etxean

Euskarazko Produktuen Katalogo berria

FALDOIA 18x9,6.jpg

 

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin
                  
 
Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan
 
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 12. edizioa da—, Euskal Herriko 135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira katalogoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.
 
Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.
 
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
 
Aurtengo berrikuntza, nolanahi ere, sarekoa da. Izan ere, guztiz berrituta dator www.katalogoa.org webgunea. Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, produktu horien saltokietara iristeko, eta bertatik erosteko. Urte osoan zehar bizirik eta eguneratuta izateko helburuarekin sortu da gunea, argitaletxeek berek aukera izango baitute produktu berriak sartzeko eta deskatalogatuak kentzeko. Urte osoan zehar kontsultatu ahal izateko leku bat izango da, beraz, eta irakurleek, beren iruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten 240.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.