Syndicate content
Send to friend

GAZTE ETA HELDUENTZAKO FUNKY TAILERRA EUSKARAZ

Irudia
"FUNKY TAILERRA"
GAZTE ETA HELDUENTZAKO TAILERRA
 

NOIZ: abenduaren 6an, 12:00etatik 14:00ak arte.

NON: Armintzako Kultur Etxean.

ADINA: 12 urtetik aurrera.

HIZKUNTZA: euskara.

IZENA EMATEKO  Armintzako Kultur Etxera joan beharko duzu abenduaren 1 baino lehen.

GAZTE ETA HELDUENTZAKO ARABIAR DANTZEN TAILERRA EUSKARAZ

Irudia
"ARABIAR DANTZAK"
GAZTE ETA HELDUENTZAKO TAILERRA
 

NOIZ: abenduaren 5ean, 12:00etatik 14:00ak arte.

NON: Armintzako Kultur Etxean.

ADINA: 12 urtetik aurrera.

HIZKUNTZA: euskara.

IZENA EMATEKO Armintzako Kultur Etxera joan beharko duzu abenduaren 1 baino lehen.

HAURRENTZAKO EUSKAL MITOLOGIA TAILERRA

Irudia

Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskal mitologia tailerra eskainiko die Lemoizko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei.

Tailerrean gure mitologia aberastuko dugu umeek sortutako kondaira berriekin.

NOIZ: Abenduaren 5ean, 18:00etatik 20:00ak arte.

NON: Armintzako Kultur Etxean.

Izena eman nahi duena Armintzako Kultur Etxera joan dadila abenduaren 1 baino lehen.

NEGUKO EUSKAL AGENDA 2009

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak negu partean antolatuko dituen ekintzen berri emateko agenda prestatu du aurten ere: Neguko Euskal Agenda 2009. Bertan azaroaren amaieran antolatuko den Euskal Zinemaren Astea, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak eta Gabonetako ekintzak biltzen dira.
 
Euskal zinemagintzan diharduten zuzendarien lanak eta euskarara bikoiztutako lanak zabaltze aldera Euskal Zinemaren Astea antolatuko da azaroko azkeneko astean.
 
Horrez gain, jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez), izan ere euskara bultzatu beharra dagoela ezin ahaztu daiteke.
 
Azkenik, ez ditugu Gabonak ahaztu behar eta, beraz, Gabonak euskaraz ospatzeko eskaintzarik ere ez da faltako.

 

Beldur Barik

Uribe Kostako Emakumeen II.Topaketa

Uribe Kostako Emakumeen II.Topaketa

 Uribe Kostako Emakumeen II.Topaketa

 

 

Azaroak 21 – URDULIZ
 
Inolaren egoitzan, Torrebarri Bidea, 1 (Antzinako Kultur Etxea, Elizaren Aboan)

IZARREN DISTIRA TALENTU LEHIAKETA URIBE KOSTAN

Kartela

Aurten Uribe Kostako gazteek beraien talentua ezagutarazteko aukera izango dute.

Horretarako, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizko Udalek, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren bitartez,  Izarren Distira lehiaketa antolatu dute.

Parte hartu nahi duten 12-18 urte bitarteko Uribe Kostako gazte guztiek lehiaketan izena eman ahal izango dute azaroaren 27a baino lehen.

Sari nagusia ikaragarria izango da: ikas bidaiarako 1000 euroko dirulaguntza edo 6 lagunentzako asteburu pasa bat.

BELDUR BARIK

ptolilajpg1.jpg

BELDUR BARIK (SIN MIEDO)
Datorren azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta kanpaina zabaltzen lankide izan zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Kanpaina Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiko udalek, gure kasuan Lemoizeko udalak -Eudelen bitartez- jarri dogu abian, Berdinsarearen baitan.

WIFI Kultur Etxean. Argibideak.

Sistema honekin, Kultur Etxeko erabiltzaileek ordenagailu eramangarriak, PDAk edo WIFI teknologia duten sakelako telefonoak badituzte, dohainik sartu ahal izango dute Internetera eraikineko edozein lekutan egonda ere.

TELP tailerrak Lemoizen

Irudia

Zer da TELP tailerra?

Zenbatetan gertatu zaigu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasterakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gaztelaniaz hitz egiten hasi eta euskaraz dakienaz ondoren konturatzea?

Nola lor dezakegu egoera horien aurrean eroso sentitu eta naturaltasunez jokatzea?

PLAZA MUGATUAK!

Non: Armintzako Kultur Etxean.
Noiz: azaroak 7, 14 eta 21, 10.30etik 14.00ak arte.
Prezioa: 15 euro.
Matrikulazioa: Armintzako Kultur Etxean, azaroaren 5era arte.