Turismo

Send to friendPrinter-friendly version

Geografia

Uribe Kostako eskualdean kokatutako udalerria da. 13,4 km2. luze-zabalera du. Hegoaldetik Butroi itsasadarraren ubidea du eta bestetik bizkaiko kostaldea.
Egituraz bere erliebea bi zati ezberdinez osatuta dago. Hegoaldean kokatutako zati biek "Bizkaiko sinklinala" deitzen denaren barne daude. Ghienbat kare-buztin eta harearrizko gaiez osatua dago (Eozenikoak). Iparraldera, ostera, Kretaziko goreneko aintzinetariko zenbait material agertzen dira, "Bizkaiko Ipar Antiklinala" deitutakoarenak dira azken hauek.

Hauen trinkotasun desberdinek erliebe ezberdinak sortarazi ditu, eta hauen artean gailentzen direnak Urizamendi (295 m.), Gallarra (204 m.), Goikomendi (219 m.), Berriagamendi (204 m.) eta Urzuri (271 m.) dira.

Kostaldeak labar ugariz jositako zenbait zati ditu, tartean badia txiki batzu dituela (Basorda, Armintza) edo hondartzak (Armintza, uharrizkoa). Itsasora doazen errekatxoek zeharkatzen dute Udalerria, horien artean Amorraga, Basorda eta Plentzia garrantzitsuenak. Azken hau mugakide da hegoaldetik

Historia

Elizatea da eta Bizkaiko Jaurerriko Uribeko merinaldearen barne dago. Bere izena Lemoizko Urizarko errepublika izandakotik dator. Jatorriz Elizatearen herrigunea Uriza auzoa zen, eta geroago Andraka eta Armintza mugartetara zabaldu zen.
Bizkaiko Jaurerriko herriko nekazariek fundatu zuten Andra Mariaren eliza parrokia. Baditu erromaniko aztarnak oraindik.

1383an Juan Abendañok emandako txostenean, Bizkaiko Jauna zen, Juan I. Erregeak aginduta, 1383an Juan Abendañok emandako txostenean Gonzalo Gomez Villela agertzen da Andra Mariko errealengoa zuen zaindari bezela. Honek Lemoiz eta Barrikatik urtero guztira marai inguru jasotzen zituen.

Lemoizko Elizak, gainera, hiru baseliza zituen, bata Tomas Sinduaren izenean, bestea Maria Magdalena Donaren izenean eta hirugarrena San Mamesen izenean.

Bazen Armintzako kostaldean bateria bat bi kanoiekin, baina XIX. Mendean desagertu egin zen. Otarrainak zirela eta oso ezaguna zen arratzale auzo honetan eskabetxe industria izan zen, geroago gazidura fabrika bihurtu zena.

Foru Jaurpidean zehar Lemoizko ahaldunak bere botoa izan zuen eta berrogeita hamahiru aulkia Gernikako Batzar Nagusietan.