PILAK BILTZEKO EDUKIONTZI BERRI BI JARRI DIRA LEMOIZEN

Send to friendPrinter-friendly version
pilontzi andrakas (2).jpg

Pilak biltzeko edukiontzi berri bi jarri dira Lemoizen. Pilontzi izeneko edukiontzi hauek,  rmintzako autobus geltokiaren ondoan eta Andrakasen ermitaren aurrean daude kokatuta.

Jakingo duzuen moduan, oso garrantzitsua da pilak dagokion  pila-edukiontzietara botatzea, oso arriskutsuak baitira bai osasunerako eta baita ingurumenerako, duten merkurio- eta kadmio kantitateengatik. 

Pilak biltzeko edukiontziak Uribe Kostako udalerrietako dendetan, udaletxeetan, kultura-etxeetan eta ikastetxeetan daude jarrita. Lemoizen hain zuzen ere, honako tokietan daude:

- La Moderna okindegia
- SPAR
- El Padrino taberna
- Andraka jatetxea
- Armintza kultura-gela
- Ikastetxea
- Udaletxea
- Armintza osasun-etxea

Gainera, oraindik aurrera,  pilak biltzeko edukiontzi berriak ikusiko ditugu Mankomunitatean zehar. Pilontzi hauek, Lemoizen, Armintzako autobus geltokiaren ondoan eta Andrakasen daude kokatuta.